Skip to main content

Bertsioa Txikientzat

8 hilabetetik 3 urtera bitarteko haurrentzat eta laguntzen dieten helduentzat.

Aktore alai batek kutxak eta imajinarioak irekitzen ditu. Bizidunen munduko izaki bat ezagutzen du. Erritmo eta poesiarekin, emeki-emeki doa, txikien laguntzaz, bere mundua eta gorputza marraztuz.

Gero, beste bidai zoragarri bat hasiko du, izarrak piztera joan den panpin baten bila… Ikusle txiki eta handiak unibertso ezohiko eta zirraragarrian murgilduko dira.

KUTXEN BIHOTZEAN…

Gorputzarekiko, bestearekiko eta gure iruditeriak eskaintzen duen munduarekiko
galdera poetiko bat da.

Haurren albumetan inspiratuta, objektuen sinbolismoaren bidez kontatutako istorio garaikide hauek, alaitasunez, mugarik gabeko begirada bat izatera gonbidatzen gaituzte.

Arduradun artistikoa : Fanny Bérard / 06 83 15 29 44
Hedapen arduraduna : Marie-Agnès Séguignes / 06 23 58 96 64

Oinarrizko informazioa

Antzezle 1, 3 klariona eta hamabi objetuko ikuskizuna

Gelan edo txoko goxo batean antzezteko

Iraupena: 25 minutu
Edukiera: 40 pertsona
Muntaketa: 3 ordu
Desmuntaketa: 30 MINUTU
2 pertsona biran (Aktorea eta errejidore bat)

© Clément Herbaut