Nanoua, gertuko arte bizi baten aldeko borroka alaia, exijentziaz eta gertutasunez sortua, herrikoia eta poetikoa!

2013an, haur eta kale antzerkian (batez ere Senegalen eta Frantzia iparraldean) hamar urte baino gehiagoko esperientziarekin elikatuta, Fanny Bérard abentura artistiko eta gizatiar berri batean murgildu zen Pirinio Atlantikoetan, Euskal Herrian.
Han sortu zuen NANOUA konpainia (Navire Artistique Nourri d’Ordinaire d’Utopies et d’Audaces), amets zein ausardietatik edaten duen ontzi artistikoa.

Sorkuntza
Nanoua konpainiak narrazioaren eta objektu-antzerkiaren arteko gurutzagunean sortzen ditu ikuskizunak, bai aretoetan bai espazio publikoan, arte bizia, poetikoa eta herrikoia egiteko asmoz. Kalitatezkoa eta beti jendearengandik gertu!!

Kutxetan ibiki
Olerki epopeia gauza antzerki moduan
Hurbileko abentura poetikoa denen artean partekatzeko, ameslari ttipi eta handien artean.
Bertsioa Txikientzat
8 hilabetetik 3 urtera bitarteko haurrentzat eta laguntzen dieten helduentzat
Arduradun artistikoa : Fanny Bérard / 06 83 15 29 44
Hedapen arduraduna : Marie-Agnès Séguignes / 06 23 58 96 64

Zein du jokalekurik gogokoena? Espazio publikoa!
Sorkuntza beharren arabera, ikusgarriak; gelan, esparru anitzetan edota eremu publikoan sortzen dira.
Bere ontziralekua? Baionako Saint-Esprit auzoan, Pirinio Atlantikoetako departamenduan, Akitania Berrian.
Itsasontzian, Fanny Berardek sorkuntza proiektuak bultzatzen ditu, ikuskizun gehienak idatzi eta antzezten ditu, Marie-Agnes Seguignesek sorkuntzak bidaiarazten ditu, Agnes Lacazek administrazioa eusten du, Sarah Pietek NANOUAren ontzia bere lurraldean ainguratu du eta arte bitartekaritzak koordinatzen ditu, Alexia Tosinik ekoizpena eta komunikazioa laguntzen ditu.
Amandine Meneau, Elodie Tuquet, Melanie Vinolo, Bárbara Rivas eta Madda Luzzi, artista konplizeak konpainiaren hainbat proiektutan aritzen dira; Johann Ascenci, Thomas Rizzotti, Vickie Mayne eta Géraldine Robinek txandakatzen dira gure
Departamenduan, gure Eskualdean eta Frantzia osoan jokatzen diren errepertorioko sorkuntzen soinu eta argi ikuskizunetan.
Nanoua konpainia Nouvelle-Aquitaine eskualdearen, Pirinio Atlantikoen Departamentuaren (64) eta Baionako Udalaren babespean dago. Bestetik, DRAC Nouvelle-Aquitaine eta OARA erakundeek ere laguntzen dute zenbait sorkuntzatan.
Karrikako Arteen Federazio Nazionaleko, Grandrue (Eskualdeko Kaleko Arteen Federazioa), THEMAA (Txotxongilo eta Arte Antzerki Elkarte Nazionala), Taula (Euskal Herriko Antzerki Konpainien Federazioa) eta MAANA (Marionnettes et Arts associés en Nouvelle Aquitaine) kolektiboko kide da.